2008/11/19

IPUINA MARTXAN DOA

Kaixo klase!!

Pixkanaka ipuina itzura hartzen ari da! Oso pozik gaude!

Story board bukatu ondoren, lortu ditugun irudiak guk behar ditugun bezala moldatzen hasi gara. Arazotxo bat sortu zaigu: Ikerrek emandako Photo Shoperi buruz klasea izan ondoren, ezin izan dugu programa hori erabili klaseko ordenagailuek ez daukatelako, beraz; Gimp programa erabili dugu. Gimp programa Photo Shop antzekoa da baina, Open Office bezala, programa libre bat da. Baina ez kezkatu, ez dugu beste inkesta bat egingo ea programa honen aldekoak zareten... Bakarrik jakinarazi nahi dizuegu ez duzuela Photo Shopa ordaindu behar, Gimp muxu truk baita.

No hay comentarios: