2008/11/26

AURRERA, AURRERA!!

Poz-pozik gaude, ipuina hartzen ari den itxurarekin!!!

Ashley izugarrizko marrazki politak egiten ari da eta Aiorak eta biok Gimp eta Power Point erabiliz, dena bere tokian jartzen ari gara. Baina ezusteko bat izan dugu, guk uste genuen Aiorak sortutako ipuin bat zela, baina Usoa etorri zaigu esanez berak eskolan ere landu zuela ipuin hori. Beraz, onartu behar dugu istoria plagio bat dela. Pentsatu dugu Aiorak istoria landu zuenean , irakasleak sinistarazi ziola berak sortu zuela.

2008/11/19

IPUINA MARTXAN DOA

Kaixo klase!!

Pixkanaka ipuina itzura hartzen ari da! Oso pozik gaude!

Story board bukatu ondoren, lortu ditugun irudiak guk behar ditugun bezala moldatzen hasi gara. Arazotxo bat sortu zaigu: Ikerrek emandako Photo Shoperi buruz klasea izan ondoren, ezin izan dugu programa hori erabili klaseko ordenagailuek ez daukatelako, beraz; Gimp programa erabili dugu. Gimp programa Photo Shop antzekoa da baina, Open Office bezala, programa libre bat da. Baina ez kezkatu, ez dugu beste inkesta bat egingo ea programa honen aldekoak zareten... Bakarrik jakinarazi nahi dizuegu ez duzuela Photo Shopa ordaindu behar, Gimp muxu truk baita.

2008/11/18

POWER POINTA BERRAURKITZEN



Gezurra dirudi! Hainbeste urte Power Point erabiltzen eta gaur arte ez genekien animazioak nola egin, eta hor zegoen! Bakarrik saltzeatu edota galdetu behar zen!!!


Lan tresna berrikusi ondoren, ipuina eraikitzen hasi gara. Aiorak egindako istori bat aukeratu dugu, polita izateaz gain, hiztegia eta "have got" lantzeko balio duelako. Arazoa iritsi zaigu irudiak aukeratzerakoan, asko daude eta aproposak aukeratzeko ez da lan erraza. Hala ere, lortuko dugu!

2008/11/11

IPUIN MULTIMEDIA

Aupi!!

Ba gaur aurreko urtean egindako ipuin batzuk ikusi ditugu eta asko gustatu zaizkigu. Oso baliabide ona iruditzen zaigu irakasle garenerako haurrei ipuinak kontatzeko. Modu horretara, irudiak bizia hartzen dute (mugitzen diren irudiak "hartzeko" webgune berri bat ikasi dugu: www.gifanimados.com) eta gainera, ipuina kontatzen diezu, hitz berdinekin. Jajaja. Justu aurretik Itziarrekin ere horri buruz hitz egiten egon gara.

Hurrengo asterako ideia bat edota zirriborro bat ea egiten dugun eta horrela, lanean hasteko moduan aurkitzen garen!

Zorte on zuei ere!

KAUTAren cd berria!!



Aupi!!

Hemen doa Kauta taldekoen 3.cd-ko ("Isladak") lehen bideoklipa. Helmugak izena du. Ea gustatzen zaizuen!!

TEKNOLOGIA BERRIAK


Aupi!!

Beno, guk ere bukatu dugu jada IKT buruzko lana baina bidaltzerakoan arazotxo batzuk izen ditugu ez baitzen orrialdea kargatzen... Horrez gain, esan behar dut, Aiorak, atzo praktiketan nengoela haurrekun ordenagailuekin lan egitekoak ginen haurrekin baina azkenean ideia hutsean gelditu zen. Lehen taldearekin joan eta ordenagailu askotan ezin zen cd-a instalatu, beste batzuetan ez zebilen arratoia edota aurikularrak jartzeko lapur nahikorik ez zegoen.

2008/11/06

OPEN OFFICE INKESTA



Kaixo lagunok!

Open Officeri buruz inkestari amaiera eman diogu eta gure balorazioa hauxe da: Ez du arrakastarik izan!!! Ez dakigu zergatik izan duen hain boto gutxi, agian ez da inor gure blogean sartzen edo kokoteraino zaudete Estatu Batuetako hauteskundeaz eta ez duzue bozkatu nahi!

Hala ere, bozkatu duten guztiak (2 jajaja!) Open Officen alde daude, beraz;
  • %100 Open Officen alde
  • %0 Open Offecen kontra

EL SHOW DE TRUMAN


Pasa den asteartean "El Show de Truman" ikusi genuen, gutako batzuk ikusita geneukan, hala ere; horrelako filmak behin eta berriro ikusi daitezke, beti zerbait berriaz konturatzen zarelako.

Iritziak eta eztabaidak botatzeko moodlen badaukagu foro bat.

2008/11/05

NIRE ANAIA TXIKIA

Kaixo lagunok!

Ikusi al duzue Ferrero Rocheren azken iragarkia? Ba, bertan agertzen den mutil ilehori hori nire anai txikia da!! Bere lehengo urratsak ematen ari da aktore bezala, ea norbait fijatzen da berataz eta hemendik Hollywoodera!!! Hemen daukazue iragarkia ikusteko, baina bakarrik lortu dut Portugaleko bertsioa, hala ere; berdin du, ez baitu hitzik ere esaten!!
Lurdes