2008/12/17

STONE SOUP GUZTIONTZAT!


Aurkezpena egin ondoren, hemen daukazue gure Stone Soup denok dastatu ahal izateko. On egin!!

2008/12/10

AMAITUTA!!


Kaixo!

Ezustekoak gainditu ondoren ipuin multimedia bukatu dugu!! Tamalez, aste bete bat itxaron beharko duzue ikusteko...

Gaur klasean ikaskideen lanak ikusi ditugu, ipuin bikainak. Denen atzean izugarrizko lana dagoela nabaritu da, beraz; ZORIONAK GUZTIOI!!! Eta oraindikan bukatu ez dutenentzat ANIMO!!!!!

2008/12/03

IPUIN MULTIMEDIA ETA BIRUSAK



Aupi guztioi!!

Lana bukatutzat eman nahi genuen eta klasearen amaieran ahotsak grabatzeko asmoz gelditu gara. Zoritxarrez, birusak direla eta, ezin izan dugu gauza askorik egin eta ondorengo egun hauetan ezin izan dugu elkarrekin gelditu.

Ea hurrengo astean zorte hobeagoa izaten dugun!

Aio!

2008/11/26

AURRERA, AURRERA!!

Poz-pozik gaude, ipuina hartzen ari den itxurarekin!!!

Ashley izugarrizko marrazki politak egiten ari da eta Aiorak eta biok Gimp eta Power Point erabiliz, dena bere tokian jartzen ari gara. Baina ezusteko bat izan dugu, guk uste genuen Aiorak sortutako ipuin bat zela, baina Usoa etorri zaigu esanez berak eskolan ere landu zuela ipuin hori. Beraz, onartu behar dugu istoria plagio bat dela. Pentsatu dugu Aiorak istoria landu zuenean , irakasleak sinistarazi ziola berak sortu zuela.

2008/11/19

IPUINA MARTXAN DOA

Kaixo klase!!

Pixkanaka ipuina itzura hartzen ari da! Oso pozik gaude!

Story board bukatu ondoren, lortu ditugun irudiak guk behar ditugun bezala moldatzen hasi gara. Arazotxo bat sortu zaigu: Ikerrek emandako Photo Shoperi buruz klasea izan ondoren, ezin izan dugu programa hori erabili klaseko ordenagailuek ez daukatelako, beraz; Gimp programa erabili dugu. Gimp programa Photo Shop antzekoa da baina, Open Office bezala, programa libre bat da. Baina ez kezkatu, ez dugu beste inkesta bat egingo ea programa honen aldekoak zareten... Bakarrik jakinarazi nahi dizuegu ez duzuela Photo Shopa ordaindu behar, Gimp muxu truk baita.

2008/11/18

POWER POINTA BERRAURKITZEN



Gezurra dirudi! Hainbeste urte Power Point erabiltzen eta gaur arte ez genekien animazioak nola egin, eta hor zegoen! Bakarrik saltzeatu edota galdetu behar zen!!!


Lan tresna berrikusi ondoren, ipuina eraikitzen hasi gara. Aiorak egindako istori bat aukeratu dugu, polita izateaz gain, hiztegia eta "have got" lantzeko balio duelako. Arazoa iritsi zaigu irudiak aukeratzerakoan, asko daude eta aproposak aukeratzeko ez da lan erraza. Hala ere, lortuko dugu!

2008/11/11

IPUIN MULTIMEDIA

Aupi!!

Ba gaur aurreko urtean egindako ipuin batzuk ikusi ditugu eta asko gustatu zaizkigu. Oso baliabide ona iruditzen zaigu irakasle garenerako haurrei ipuinak kontatzeko. Modu horretara, irudiak bizia hartzen dute (mugitzen diren irudiak "hartzeko" webgune berri bat ikasi dugu: www.gifanimados.com) eta gainera, ipuina kontatzen diezu, hitz berdinekin. Jajaja. Justu aurretik Itziarrekin ere horri buruz hitz egiten egon gara.

Hurrengo asterako ideia bat edota zirriborro bat ea egiten dugun eta horrela, lanean hasteko moduan aurkitzen garen!

Zorte on zuei ere!

KAUTAren cd berria!!



Aupi!!

Hemen doa Kauta taldekoen 3.cd-ko ("Isladak") lehen bideoklipa. Helmugak izena du. Ea gustatzen zaizuen!!

TEKNOLOGIA BERRIAK


Aupi!!

Beno, guk ere bukatu dugu jada IKT buruzko lana baina bidaltzerakoan arazotxo batzuk izen ditugu ez baitzen orrialdea kargatzen... Horrez gain, esan behar dut, Aiorak, atzo praktiketan nengoela haurrekun ordenagailuekin lan egitekoak ginen haurrekin baina azkenean ideia hutsean gelditu zen. Lehen taldearekin joan eta ordenagailu askotan ezin zen cd-a instalatu, beste batzuetan ez zebilen arratoia edota aurikularrak jartzeko lapur nahikorik ez zegoen.

2008/11/06

OPEN OFFICE INKESTA



Kaixo lagunok!

Open Officeri buruz inkestari amaiera eman diogu eta gure balorazioa hauxe da: Ez du arrakastarik izan!!! Ez dakigu zergatik izan duen hain boto gutxi, agian ez da inor gure blogean sartzen edo kokoteraino zaudete Estatu Batuetako hauteskundeaz eta ez duzue bozkatu nahi!

Hala ere, bozkatu duten guztiak (2 jajaja!) Open Officen alde daude, beraz;
  • %100 Open Officen alde
  • %0 Open Offecen kontra

EL SHOW DE TRUMAN


Pasa den asteartean "El Show de Truman" ikusi genuen, gutako batzuk ikusita geneukan, hala ere; horrelako filmak behin eta berriro ikusi daitezke, beti zerbait berriaz konturatzen zarelako.

Iritziak eta eztabaidak botatzeko moodlen badaukagu foro bat.

2008/11/05

NIRE ANAIA TXIKIA

Kaixo lagunok!

Ikusi al duzue Ferrero Rocheren azken iragarkia? Ba, bertan agertzen den mutil ilehori hori nire anai txikia da!! Bere lehengo urratsak ematen ari da aktore bezala, ea norbait fijatzen da berataz eta hemendik Hollywoodera!!! Hemen daukazue iragarkia ikusteko, baina bakarrik lortu dut Portugaleko bertsioa, hala ere; berdin du, ez baitu hitzik ere esaten!!
Lurdes

2008/10/28

BLOGEN LEHIAKETA

Aupi!!

Autobusean Buen Pastor-era nindoala bertako telebista ikusten joatea gustatzen zait eta halako batean blogei buruzko berri bat agertu da. Aurten berriz ere sarituko dira blog onenak, "The bobs 2008". Etxera etorri eta horri buruzko informazioa ikusten aritu naiz sarean eta hemen jarriko dizuet El Mundo egunkarian atzo horri buruz zekarrena:


'BEST OF BLOGS'
Comienza la votación 'online' para los premios 'The BOBs 2008'
Actualizado lunes 27/10/2008 08:36 (
CET)

Con más de 8.500 propuestas este año, arranca la votación 'online' para los premios 'The BOBs 2008', que eligen a los mejores weblogs del mundo por categorías.
El jurado internacional está formado por bloggers y expertos en medios de comunicación, que seleccionan 11 candidatos por cada categoría. Hasta el da 26 de noviembre, los usuarios podrán votar por sus favoritos y decidir quiénes serán en esta ocasión los ganadores del premio del público.
En el certamen se premian weblogs, podcasts y videoblogs realizados en 11 idiomas: español, portugués, inglés, alemán, francés, holandés, ruso, árabe, chino, persa y, por primera vez, indonesio.
La organización quiso destacar que entre los candidatos para los premios de este año hay muchos blogueros especialmente comprometidos con la libertad de expresión. Por ejemplo, la candidata cubana Yoani Snchez o la china Zeng Jinyan, esposa del ganador del premio Sajarov de este año, Hu Jia.
Zeng Jinyan, activista en defensa de los derechos humanos, se encuentra desde hace meses bajo arresto domiciliario. A través de su blog, describe su vida bajo la constante vigilancia de las fuerzas de seguridad chinas.
Deutsche Welle anunciará los resultados del jurado en una ceremonia pública el 27 de noviembre en el Museo de Comunicación de Berlín.



Blog lehiaketan parte hartu nahiko lukenarentzat edota besterik gabe lehiaketako webgune ofiziala saltseatu nahiko luketenentzat hemen uzten dut helbidea:
http://www.thebobs.com/index.php?l=es&s=1155503109924847OMDFOOVR-NONE

IKT LANA AURRERA DOA!


Gaur klasean zalantza batzuk argitu ditugu, bai Open Officeri buruz, bai IKT lanari buruz. Ezagutu dugu nola jar dezakegun zuzentzailea euskaraz Norari esker, eskerrik asko Nora!! Eta taldekideok lanari buruz gauzak aurreratu ditugu. Nahiko erraz eta azkar dijoa Bera-kruz eskolako arduradunek ateak ireki dizkigutelako eta prest egon direlako bere "sekretu" guztiak guri esateko.

IF I WERE A BOY...

Hemen jartzen dizuet Beyonceren disko berriko kantu bat. Gozatu ezazue!!

2008/10/27

OPEN OFFICE


Taldekideok Open Office erabiltzen hasi gara, baina zalantza batzuk ditugu, espero dugu bihar guztion artean argitzea, hala ere; ea norbaitek badakien testuak idazterakoan nola jarri dezakegun euskara hizkuntza akatsak zuzentzeko. Oso lagungarria iruditzen zaigu funtzio hau eta ez dugu galdu nahi! Eskerrik asko!!

2008/10/21

GURE BIDAIAK: AIORA

Orain dela 4 urte Kanadara joateko aukera izan nuen hilabeterako eta bertan oso ondo pasatu nuen. Hainbat leku bisitatu nituen eta horietako bat zuei erakustea pentsatu dut: Niagarako ur-jausiak. Aukerarik izanez gero, bertara joateko, aprobetxatu ez zaizue damutuko eta!

HERRIAK EZAGUTZEN

Aupi jente!!

Hemen ikus dezakezue Markina-Xemein eta bere inguruak. Baina irudi hauek nahiko zaharrak direnez, espero dut egunen batean aurrez aurre bisitatzea. Hori bai, abisatu!!

Ondoren, Lekeitio ere ikus dezakezue. Dakizuenez, Ashley bertakoa da eta. Horra bai joan daitekeela eguna ondo pasatzera, batez ere jaietan...!!

Gero, Orereta ikus dezakezue, Lurdesen herria eta zer esan... Ba oraindik ez dudala ezagutzne eta beraz egin beharrekoen zerrendan idatzi beharko dut.

Espero dut gustatzea!!







URRIAREN 21a

Gaur ez dugu klaserik izan Nere, irakaslea, gaixorik zegoelako (zaindu Nere!!). Hala ere, taldekideok denbora aprobetxatu dugu lanari buruz asuntoak ados jartzeko eta hasteko.

Aiora hasi denez aurtengo praktikak, bere eskola aztertuko dugu. Esan behar dugu abantai handia dela, edozein zalantza baldin badaukagu erraz galdetu ahal dugulako, nahiz eta elkarrizketa on bat egin, beti geratzen da zerbait erdipurdi.

Beno klase, zorte on lanarekin eta zaindu!

2008/10/18

IDEIAK LAPURTZEN...

Kaixo jente!!

Zer ondo egin dituzuen zuen blogak, makinak zarate!! Hain ondo daudenez idei batzuk lapurtu ditugu eta gauzak berriak gure blogean jartzen hasi gara, beraz; eskerrik asko!!!

2008/10/16

I don't feel like dancing - Scissor Sisters

Ezin izango duzue eserita geratu!!!!!

LURDES


Kaixo!! Lurdes naiz eta hemen nauzue leku zoragarri batean Las Gradas de Soaso, Ordesan. Merezi du hara joatea. Ibilbidea hasten duzunean zuhaitz inguraturik zaude, ematen du gnomoak, ipotxak eta hadak aterako direla edozein lekutatik; baina igotzen duzun heinean zuhaitzak desagertzen dira mendi harritsuak ikusteko. Harria izugarria da, hara joan beharko zarete ikusteko. Nire gomendioa: goizean goiz joan, bestela jendez josita aurkituko duzue lekua, guk horrela egin genuen eta ia bakarrik igo ginen, jaisterakoan berriz, jende asko ikusi genuen igotzen.

2008/10/14

AIORA

Aupi jente!!

Hemen nator ongietorria ematera eta aukeratu dudan argazkia nire urtebetzerako egin nuen "collage"-a da. bertan nire txikitako argazki batzuk ere agertzen dira. Modu horretara nire eboluzioa ikus dezakezue.

Espero dut askotan pasatzea hemendik!!

ASHLEY

Kaixo klasekideok!!!

Hemen natorkizue pasa den udako argazki batekin, "nire" hondartzan lanean nengoenekoa. Argazki hau jartzea erabaki dut Lekeitio zein polita den zuek ikusteko, jeje

Ongi etorri gure blogera!!!

SHANAIA TWAIN

Aupi!!

Hemen aritu gara ikaskide batzuei esker bideoak eta beste edozein irudi kargatzen. Bideoarekin arazotxo batzuk izan ditugu hartu nahi genituen bideoak blokeatuta zeudelako. Orduan, presaka, ni (Aiora) abesti batekin oroitu naiz eta hura aurkitzea pentsatu dut. Hurrengoan denon gustukoa den bat jarzten saiatuko gara.

2008/10/07

ONGI ETORRI!!

Ongi etorri gure blog berri honetara. Espero dugu egunez egun idazten ditugun gauzek zuek entretenitzea eta gauza asko konpartitzeko aukera ematea.

GAURKO EGUNA (2008-10-07):

Gaur, hainbat "ariketa" egin ostean (bai gure korreoan eta baita moodle-en ere) blog bat egin dugu taldeka. Gure taldea 3 lagunek osatzen dugu: Lurdes Perez, Ashley Bermejo eta Aiora Garate. Gure helbideak dioen bezala gu neska alaiak gara eta sinisten ez baduzu ezagut gaitzazu. Badakizu non aurki gaitzakezun!