2009/01/14

ENGLISH PRESENTATION!!!

Puuuuuufaaaaaaaaa!!!! Azkenean bukatu dugu gure ingeleseko aurkezpena!!! ze ondo atera den!!!!.... ahala ere arazotxo tekniko batzuk izan ditugu baina egin dugun lan guztiak merezi izan du pena!!!

Hasiera batean oso urduri geunden, baina oso pozik geratu gara emaitzarekin eta esperientzia polita izateaz gain asko ikasi dugu!!!

ASHLEY

2009/01/07

NOLA ALDATU DEN TEKNOLOGIA!!


Kaixo klase!

Gaur Ametsek Movie Makerra azaldu digu, eta esan behar da klaseko jende asko kontrolpean daukadala programa, ohitura daukatelako beraien montaiak egiteko.

Niri gustatuko litzaidake aipatzea nola aldatu den bideoaren teknologia. Nik, Lurdes, orain dela bufff...... Irudi eta Soinua ikasi nuen, eta ezin duzue imajinatu zenbat denbora eman behar zen montai bat egiteko. Gaur egun aldiz, nahiko erraza da, gainera zerbait ez bazaizu gustatzen, hobetzea eta zuzentzea daukazu ia ezer egin gabe. Kalidade aldetik ere asko hobetu da. Eta azpimarratzekoa da gaur egun eskura daukagula teknologi guzti hau; errezagoa, hobeagoa eta merkeagoa, zer gehiago eskatu dezakegu??

2008/12/17

STONE SOUP GUZTIONTZAT!


Aurkezpena egin ondoren, hemen daukazue gure Stone Soup denok dastatu ahal izateko. On egin!!

2008/12/10

AMAITUTA!!


Kaixo!

Ezustekoak gainditu ondoren ipuin multimedia bukatu dugu!! Tamalez, aste bete bat itxaron beharko duzue ikusteko...

Gaur klasean ikaskideen lanak ikusi ditugu, ipuin bikainak. Denen atzean izugarrizko lana dagoela nabaritu da, beraz; ZORIONAK GUZTIOI!!! Eta oraindikan bukatu ez dutenentzat ANIMO!!!!!

2008/12/03

IPUIN MULTIMEDIA ETA BIRUSAK



Aupi guztioi!!

Lana bukatutzat eman nahi genuen eta klasearen amaieran ahotsak grabatzeko asmoz gelditu gara. Zoritxarrez, birusak direla eta, ezin izan dugu gauza askorik egin eta ondorengo egun hauetan ezin izan dugu elkarrekin gelditu.

Ea hurrengo astean zorte hobeagoa izaten dugun!

Aio!

2008/11/26

AURRERA, AURRERA!!

Poz-pozik gaude, ipuina hartzen ari den itxurarekin!!!

Ashley izugarrizko marrazki politak egiten ari da eta Aiorak eta biok Gimp eta Power Point erabiliz, dena bere tokian jartzen ari gara. Baina ezusteko bat izan dugu, guk uste genuen Aiorak sortutako ipuin bat zela, baina Usoa etorri zaigu esanez berak eskolan ere landu zuela ipuin hori. Beraz, onartu behar dugu istoria plagio bat dela. Pentsatu dugu Aiorak istoria landu zuenean , irakasleak sinistarazi ziola berak sortu zuela.

2008/11/19

IPUINA MARTXAN DOA

Kaixo klase!!

Pixkanaka ipuina itzura hartzen ari da! Oso pozik gaude!

Story board bukatu ondoren, lortu ditugun irudiak guk behar ditugun bezala moldatzen hasi gara. Arazotxo bat sortu zaigu: Ikerrek emandako Photo Shoperi buruz klasea izan ondoren, ezin izan dugu programa hori erabili klaseko ordenagailuek ez daukatelako, beraz; Gimp programa erabili dugu. Gimp programa Photo Shop antzekoa da baina, Open Office bezala, programa libre bat da. Baina ez kezkatu, ez dugu beste inkesta bat egingo ea programa honen aldekoak zareten... Bakarrik jakinarazi nahi dizuegu ez duzuela Photo Shopa ordaindu behar, Gimp muxu truk baita.